Irizar autobusetako garbitzaileen hitzarmenaren negoziazioa blokeatuta dago La negociación del convenio de las limpiadoras de autobuses Irizar está bloqueada
Telimanen azpikontratako langileek 42 greba egun egin dituzte dagoeneko arrakalarekin
Telimanen azpikontratako langileek 42 greba egun egin dituzte dagoeneko arrakalarekin
Santa Ana de Bolueta enpresako langileek 20 eguneko greba hasi dute gaur lantegiaren
Jakina denez, uztailaren 20an, egoitzen sektoreko hiru patronalek eraginkortasun mugatuko
Gaur, urriak4, bilera telematikoa egin dute sindikatuetako ordezkariek eta Gamesako
ELAk irabazitako epaiak greba eskubidearen urraketa onartzen du eta EEE egitean enpresen
Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak eta Mikel Noval Azterketa
Siemens-Energyk iragarri du EEP bat (erosteko eskaintza publikoa) egingo duela Gamesaren %100arekin geratzeko. Honek beste urrats bat suposatzen du Gamesa marka deuseztatzeko prozesuan, ELA 2017tik ohartarazten ari den moduan. ELAk sindikatuen ordezkariei mugimendu horren berri eman ez izana kritikatu du, eta enplegua eta lan baldintzak defendatzeko baliabide guztiak aktibatuko dituela ohartarazi du.
Negoziazio mahaiaren zortzigarren bileran, FVEMen jarrera ezin etsigarriagoa izan da, ez baitio jaramonik egin joan den astean aurkeztutako plataforma sindikal bateratuari. Gauzak horrela, ELA eta gainerako sindikatuak mobilizazioen beharra sozializatzen hasi dira lantokietan, patronalaren blokeoa hausteko. Bizkaiko metalgintzako grebak gero eta gertuago daude.
ELAk Galvanizados Olaizolan (Zumaia) deitutako grebak erabateko jarraipena izan du. Langile guztiek bat egin dute deialdiarekin, 2022rako Gipuzkoako Metalaren Hitzarmenetik eratorritako soldata igoeraren defentsan. Patronalak uko egin dio Gipuzkoako Metalaren Hitzarmenak jasotzen duen soldata igoera aplikatzeari, alegia, 2021eko KPItik eratorritako %6,5eko igoerari, nahiz eta langileek jasotzeko eskubidea duten, sektoreko enpresa delako. ELAk dagoeneko iragarri du enpresak ez badu soldata igoerarik egiten, ekainaren 10ean eta 17an greban izango direla berriro.
ELAk baldintza prekarioak inposatzean eta etengabeko kaleratze mehatxuan datzan enpresaren politika salatzen du. Batzordearen gehiengoak (ELA, CCOO, ESK, UGT eta CSIF) elkarretaratzea egin zuen atzo zuzendaritzaren jarrera salatzeko.
Arabako metaleko bigarren greba eguna arrakastatsua izan da. ELAk txalotu egin du enpresa garrantzitsuetan ekoizpena gelditu izana, eta baieztatu du langileen inplikazioa gero eta handiagoa dela, bai enpresa handietan, bai lantegi txikietan eta ETEetan ere. Horregatik, uste du grebaren jarraipen zabalak inflexio puntua izan beharko lukeela negoziazioan, eta SEA patronalari eskatu dio sindikatu gehienen aldarrikapenei erantzutea, besteak beste, soldatak handitzea, lanaldia eta malgutasuna murriztea eta prekaritatearekin amaitzea. Hurrengo greba maiatzaren 26rako aurreikusita dago. Patronalak planteatutako aldarrikapenei jaramonik egiten ez badie, mobilizazioak areagotuko dituztela adierazi du ELAk.
Otsailaren 28tik Berangoko Alconza lantegian greban dauden langileek oinezko martxa egin dute gaur 25 lankideren kaleratzea salatzeko. Goizeko 8:00ak aldera Berangotik abiatu, eta Bizkaiko Zubia zeharkatuz iritsi dira Bilbora. Bertan elkarretaratzea egin da Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean eta Sabin Etxean amaitu da.
ELAko langileen 258 greba eguna izango da Gipuzkoako adinekoen egoitzetan. Hurrengo negoziazio mahaian ez bada inolako proposamenik, ELAk mahaia utziko du
ELAk, batzarrean eginiko bozketan plantillaren gehiengoak babestuta, lanuzteak eta mobilizazioak deitu ditu LIDLen, lan-baldintzen okertzea ekarri zuen estatu mailako hitzarmena alde batera utzi eta enpresa Nafarroa mailako hitzarmen bat negoziatzera behartzeko
Orain arte Bizkaiko garbikuntzan ELA, LAB eta ESK sindikatuek deitutako azken greba egunak jarraipen handia izan du. Otsailaren 28an hasi zenetik, emakumezko langileek -sektore feminizatu eta prekarizatua da- 6 eguneko greba egin dute guztira. ELAk positibotzat jo du grebak hainbat sektoretan izan duen oihartzuna, hala nola lantokietan, ikastetxeetan, atarietan, administrazioan... “Garbi geratu da garbikuntzak era guztietako lantokiei eragiten diela, eta hori zen grebaren helburuetako bat, sektoreari balioa ematea eta behar horrek langileen lan baldintzetan isla izatea”, azpimarratu dute sindikatuek.
Gaurtik aurrera 10 greba egun deitu dira Etxeteken, aurretik egindako 7 greba egunez gain, enpresa hitzarmen bat negoziatzea exijitzeko eta gaur egun aplikatzen zaien estatu mailako hitzarmena alde batera uzteko
Maiatzak 23tik 27ra arte, ELAk beste greba deialdi bat egitea erabaki du Hezkuntza publikoko sukalde eta garbikuntzan, Hezkuntza Sailak langileen eskakizunei erantzun gabe jarraitzen duelako. Hau da, ez ditu behin-behineko eta prekario dauden 500 langie baino gehiagoren kontsolidazioa bermatzen, eta ordezkapenetako askok bete gabe jarraitzen dute. Gainera, Hezkuntza publikoko beste esparruetako behin-behineko langileen kontsolidazioa zein negoziaketa erreala galdegiteko ekaina aurretik greba deitzeko proposamena luzatu die ELAk gainerako sindikatuei.
Ehungintzako CECOBI eta Bizkaidendak patronalak sindikatuekin bilduko dira maiatzaren 20an. Merkataritza orokorra eta larrugintza eta oinetakoak arlokoek ez dute oraingoz hitzordurik
ELA, CCOO, LAB, USO, CGT eta ESK sindikatuek hiru greba egun deitu dituzte Arabako metalgintzan maiatzaren 18, 24 eta 26rako, hitzarmen kolektiboaren alde eta SEA patronalaren immobilismoaren aurka. Hitzarmen sektorial honen negoziazioak 4 urte daramatza aurrerapenik gabe. COVID-19aren krisiarekin negoziazioak gelditu ziren eta, ondoren, patronalak beti aurkitu ditu aitzakiak aurrera ez egiteko. Bitartean, sektorean arazoak eta prekarietatea pilatzen jarraitzen dute.
Lan prekario gehiagorik ez!
Miñakoko (Gasteiz) Aernnova Engineering Division enpresako langileek lau orduko lanuztea egin dute, erosteko ahalmenaren galera eta jasaten dituzten soldata eskalak salatzeko. Ostegunean, apirilaren 7an, lau orduko lanuztea egingo dute berriro (09:00-13:00) eta elkarretaratzea egingo dute enpresaren eta SEAren aurrean, soldatak igotzeko eta parekatzeko benetako negoziazio bat eskatzeko. Salatu dute lan karga handitzen ari denez, enpresak malgutasun handiagoa eskatzen diela lanaldian, horrek dakarren estresarekin. Enpresak bere aldarrikapenak negoziatzea onartzen ez badu, langileen batzarrak grebarako deialdia egingo du.
Sindikatuek Osakidetzako Lehen Arretan gaur deitutako grebak jarraipen zabala izan du, inposatutako gutxieneko zerbitzuak gehiegizkoak izan arren. Zentro askotan, jarraipena % 100ekoa izan da hainbat kategoriatan, eta zentro batzuek itxi ere egin behar izan dute. Osakidetzaren immobilismoa eta sindikatuen aldarrikapenei erantzuteko negoziatzeko borondaterik eza ikusita, ELA, SATSE, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek greba deitu zuten apirilaren 8rako Lehen Arretan, maiatzaren 16an ospitaleen eta osasun mentalaren sarean eta apirilaren 19tik 22ra Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroan.