A28, laneko segurtasunaren eta osasunaren nazioarteko eguna - A28, día internacional de la seguridad y la salud en el trabajo
Apirilaren 28an, laneko segurtasunaren eta osasunaren nazioarteko egunean, ELAk lan-istripuak eta gaixotasun profesionalak giza ikuspegitik aztertu nahi ditu. Gobernuek eta, bereziki, enpresek langile-klaseari egotzi nahi diote lanaren ondorioz izaten dituzten istripu eta gaixotasunen erantzukizuna. Horretarako, gai ekonomikoari erreparatuko diote, eta, modu kontzientean, alde batera utziko dute gaixotasun profesional batek edo lan-istripu batek eragin dezakeen kalte fisiko, mental eta soziala.